Portada

Iñaki Perurena

Harria bidelagun

PAMIELA EDITORIAL
11 / 2024
9788491724094
Euskera
Saio eta Testigantza
268
Biografías

Sinopsis

Iñaki Perurena gizon polifazetikoa, mirestua eta maitatua da. Leitzarra, batez ere, harri-jasotzailea da, Euskal Herriko harri-jasotzailerik ospetsuena. Harria izan du bizitzako bidelagun, eta oraindik ere hari emana bizi da, zoriontsu. Baina harakina ere bada, eta abeltzaina, aktorea, bertsozalea, historiazalea, eskulturagilea… Hamaika zereginetan aritua da, eta guztietan txukun, dotore, duintasunez. Leitzarra, gainera, etorri handiko gizona da, argia, azkarra, zentzuduna eta sentibera. Hori dena kontuan hartuz, begi-bistakoa da: elkarrizketa luze eta sakona merezi duen pertsonaia dugu. Liburuak horixe eskaintzen du lehen zatian. Bertan, Perurenak bere bizitzaren errepasoa egiten du, hainbat gairi buruzko iritzia ere emanez: kirola, komunikabideak, euskara, Nafarroa, Euskal Herria… Bigarren zatian, Iñaki ongi ezagutzen duten lagun batzuen testigantza bildu dugu, leitzarraren erretratua osatzeko balioko duelakoan.